UGAOKO LOREZAIN ETA GARBITZAILEAK
ELAk hitzarmen berria lortu du soldata igoerekin, beste hobekuntza batzuen artean

ELAk hitzarmen kolektibo berri bat sinatu du Ugaoko lorezaintzarako eta garbiketarako, 54 eguneko grebaren ondoren. Plantilla osatzen duten zortzi pertsonek % 16,2ko soldata igoera izango dute hitzarmena indarrean dagoen lau urteetan (2025-2028). KPIa handiagoa bada, KPIa aplikatu beharko da, atzerapenak barne. Eraikinak eta lokalak garbitzeko hitzarmen kolektiboak igoera handiagoak ezartzen baditu, igoera horiek ere aplikatu beharko dira.
Gainera, norberaren gauzetarako egun ordaindu bat, urtean ordaindutako 6 ordu lanorduetan batzarrak egiteko baimena eta lanaldi osoko kontratua luzatzea lortu da, lanaldi partzialeko kontratua duten pertsonentzat.
ELAk azpimarratu du akordioa ez zela posible izango plantilla antolaturik gabe, ezta ELAren erresistentzia kutxarik gabe ere.