SIDENOR (BASAURI)

ELAk irabazi ditu berriro hauteskunde sindikalak

2024/02/29
2024ko otsailaren 27 eta 28an hauteskunde sindikalak egin dira Sidenorrek Basaurin duen lantokian. Langileek garaipena eman diote berriro ELAri; sindikatuak ordezkari bat irabazi du

Hauteskunde sindikalen garaipena ELAko atal sindikalak Sidenorren egindako lanaren eta konpromisoaren ondorioa da. ELAk uste du langileek sindikatuak azken 4 urteetan izan duen jarrera saritu duela. Nabarmentzekoa da ELA ez zegoela ados azken Enpresako Hitzarmen kolektiboarekin. Hitzarmen horrek ez zuen eros ahalmena ziurtatu, enpresak izugarrizko irabaziak izan arren.