ELAk lehen indar sindikala izaten jarraitzen du Laudioko Udalean

Oso positiboki baloratzen dugu Udaleko langileek ELAk egindako lanari emandako sostengua. ELA azkenengo 4 urteetan mobilizazioen buru izan da, eta horien bitartez soldata igoerak jasotzen dituen hitzarmena sinatzea lortu dugu, Gobernuak eta EUDELEk ezarritako mugak gaindituz.
Oraindik, baina, lan handia dago egiteko eta langileengandik lorturiko babes honek indartu egiten gaitu Laudioko herritarrentzako zerbitzu publiko sendo batzuen alde borrokatzen jarraitzeko. Horretarako, Udaleko pertsonalaren egonkortasunean eta zuzenean kontratatutako pertsonen lan baldintzak hobetzean tematuko behar da, eta pribatizazio berriak ekiditeko.
ELAko Atal Sindikaletik eskerrak eman nahi ditugu jasotako konfiantzagatik eta bihartik aurrera buru belarri jarriko gara markaturiko helburuak lortzeraino.