ELAk Natxo Urkixo babesten du.

ELA sindikatuak eta Auzo Plataforma batek prentsaurre bat eman zuten apirilaren 4an Natxo Urkixori babesa emateko. Hona hemen, argitaratuko mezua:
"Dakizuen moduan, hemen bildu garen herritarrok Laudioko Alkatea den Natxo Urkixo Oruetari elkartasuna adierazteko batu gara. Beste behin ere babesa adierazi nahi diogu espainiar banderaren inposaketa dela-eta, geurea, laudioarrona, Ikurriña dela ozenki aldarrikatuz.
Ez da lehendabiziko aldia. Azken urteotan, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak eraso ugari abiatu ditu Udal honen aurka, Laudioko herritarron borondate demokratikoa urratuz. Urtarrilaren 22ko herri-galdeketa ere geldiarazi nahi izan zuten. Oraingoan Natxo zigortu nahi dute, pertsonalki, Laudio ordezkatzeagatik, era horretan laudioar guztiok erasotzen gaituztelarik."