ELAko afiliatuek ontzat eman dute Tubacexerako proposamena

2021/10/01
Laudioko futbol zelaian gaur goizean egindako asanbladan, ELAko afiliatuek baiezkoa eman diote Tubacexeko gatazkari amaiera eman diezaiokeen proposamenari. Zehazki, 150 boto izan dira baiezkoak, 50 kontrakoak, bi zuri eta baliogabe bat.

Horren inguruko aurreneko balorazioa egiteko, GAUR 13:30ean ELAko atal sindikalak prentsaurrekoa eskainiko du Laudion, ELAren egoitzaren alboan, herriko plazan. Edu Ibernia ELAko kidea eta komiteko burua izango da bertan, beste hainbat lankidek lagunduta.