Ocon enplegu zentro berezia (Galdakao)
ELAren grebaren ondorioz, lau behin-behineko aldizkako kontratu finkodun bihurtu beharko ditu zentroak
Galdakaoko Ocon Enplegu bereziko zentroan 30 langile inguruk egiten dute lan, eta eskola jantokietarako eta Correosen logistikarako zerbitzuak eskaintzen dituzte. ELAk egindako greba deialdiaren ondorioz, enpresak onartu du iruzurra egin duela kontratazioan, eta 4 behin-behineko kontratu aldizkako langile finko bihurtu beharko ditu. Gainera, aurten dauden jantoki ibilbideak mantenduko balira, beste aldizkako kontratu finko bat egin beharko du hurrengo urtean.
Gainera, enpresak konpromisoa hartu du Gastronomia enpresarako zerbitzua egiten duten langileen eginkizunak zehazteko, batez ere janariaren zamalanekin zerikusia dutenak, bai eta janaria egiten den sukaldearen barruan eta helmugako jantokian garraiatzen duten langileen eginkizunak zehazteko ere.
Bestalde, konpromisoa hartzen du zerbitzura itzultzeko deialdia egiten den unean (2024ko irailaren 9an, gutxi gorabehera) langile bakoitzak bere esku izan ditzan, bai idatzizko deialdia, bai lan egutegia (dagoeneko eman duena), bai jardueraren ingurukoak, zerbitzuaren xehetasunak ezagutzeko behar besteko aurrerapenaz.
ELAk hainbat salaketa jarri zituen ikuskaritzan, eta greba deitu zuen ekainean. Langileen mobilizazioari esker, greban egindako eskaera guztiak betetzen dituen akordio batera iritsi dira ELA eta enpresa.