Emakume izateagatik prekarizatuak

2022/06/15
Ekainaren 18an Amurrioko Elexondoko pasealekuan zaintza jardunaldia burutuko da. Bertan zaintza eta sektore feminizatuetako esparruko langile ezberdinen hausnarketak zein borrokak entzuteko aukera egongo da.

Larunbatean Amurrion  sektore feminizatuei ahotsa emateko jardunaldiak burutu egingo dira. Zaintza historikoki emakumeei esleitutako lana izanik, bigarren mailakoak izan dira: prekarizatuak, aitortu gabekoak eta sozialki gutxituak. Hori dela eta, ekainaren 18an garbikuntzako, erresidentzietako, etxez-etxeko zein jantokiko langileen hausnarketak zein borrokak entzuteko aukera egongo da. Emakume hauen errealiteatea islatzea beharrezkoa delako, gizarte feminista aurrera eramateko. 

 

Horregatik, Aiaraldeako Greba Batzordeko eta Mugimendu Feministako kideak  "Emakume izateagatik prekarizatuak"  deituriko jardunaldietan partehartzera animatzen zaituztegu.