GUARDIAN LAUDIO
Batzordeak enplegua mantentzeko berehalako irtenbidea eskatu du

Guardianeko enpresa batzordeak bilera egin du Industria Sailarekin eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin. Bilera hainbat eskaera azaltzeko egin dute, Laudioko lantegiak interesa izan dezakeen inbertitzaileei buruzko informazioa hedabideetan agertu ostean.
Bileraren ostean, Guardianeko batzordeak adierazi du inbertitzaile izan daitezkeenekin harremanetan jarri direla eta interesa dutela erakutsi duten arren, kontaktu horiek hasierako fasean daudela, oraindik ez dutela ziurtasunik eta ez dutela epe laburrerako edo ertainerako proiekturik.
Egoera horren aurrean, zuzendaritzak Batzordea deitu du bihar beste bilera bat egiteko. Batzarretik susmoa dute bilera horretan Guardianek azkentze espediente bat aurkeztuko duela iragarri, lan kontratuak amaitutzat eman eta enpresaren behin betiko itxieraren berri emango duela.
Bihar Guardianekin bilera egin ostean, enpresa batzordea berriro elkartuko da proposamen berri bat egin eta mobilizazioak deitzeko.