Formakuntza ikastaroa Mercadona-Basauriko ELAko delegatuentzat

Mercadona-Basauriko ELAko atal sindikaleko 5 ordezkariek prestakuntza-saio batean parte hartu dute Zarautzen, Mercadonaren beste zentro batzuetako ELAko ordezkariekin batera.
ELAk enpresa honetan duen helburua garrantzitsua da: lan-baldintzak hobetzea eta lan-arriskuen prebentzioa. ELAren ustez, azken hori da Mercadonaren puntu ahuletako bat. Hori dela eta, ikastaroaren zati handi bat lan-osasunaren gaien gaineko berariazko prestakuntzan zentratu da. Dena den, prestakuntza ez da hor amaituko, ikastaro gehiago egingo ditugu.