MERCABILBAO
Greba azaroaren 19an eta 20an erosahalmena bermatuko duen hitzarmen baten alde

Fruta, barazki eta banana biltegizainen hitzarmena urte hasieratik ari da negoziatzen. Hitzarmen horrek batez ere Mercabilbaon du eragina. Bada, orain arte patronalak proposamen atzerakoiak baino ez ditu egin, hala nola:
• % 20ko igoera lanaldiaren malgutasunean
• Gaixotasun arrunten bajen osagarria % 85era murriztea
• KPIaren oso azpitik dauden soldata igoerak
• Kategoria berri prekarioagoak sortzea
ELAk ordezkaritzaren % 90arekin argi utzi du hitzarmen berriaren plantillen erosteko ahalmena bermatu behar dela indarraldiko urte bakoitzean.
Aurreko negoziazioan Mercabilbao 10 urtez egon zela baldintzak arautzen zituen hitzarmenik gabe. Horregatik guztiagatik, ELAk bi greba egun deitzea erabaki du azaroaren 19rako eta 20rako.