MECANIZADOS INDE (BASAURI)

Greba lan-baldintzak hobetzen saiatzeagatik errepresalia gisa iritsi den lan-erregulazioko espedientearen aurka

2024/07/22
Mecanizados Inde enpresako langileak greban daude uztailean, langile guztiak kaleratzeko enpresak martxan jarri duen lan-erregulazioko txostenari erantzuteko. Lan-baldintzak hobetuko dituen hitzarmen propioa negoziatzeko eskaera egin ostean hartu dute neurri hori; beraz, errepresalia argia eta askatasun sindikalaren aurkako erasoa da.

Mecanizados Inde Basauriko metalurgia enpresa bat da, eta ia Lantegi Batuakentzat lan esklusiboak egiten ditu. Euren 5 langileak bost egun daramatzate greban euren lanpostuak defendatzeko eta aldarrikapen egunak uztail osoan mantenduko dituzte.