AIALA VIDRIO (LAUDIO)
Greba mugagabea deitu dute martxoaren 20tik aurrera

Laudioko enpresako zuzendaritzak enpresa-batzordeari (CCOO 1, LAB 3, ELA 9) jakinarazi berri dio enpresak barne garraio eta espedizio zerbitzua kanpora atera eta azpikontratatuko duela Adecco Oursourcing enpresarekin. Gauzak horrela, enpresako 13 langile legez kanpo laga dituela.
CCOOk, LABek eta ELAk greba mugagabea deitu dute martxoaren 20tik aurrera, enpresak enpresaren barruko espedizio- eta garraio-zerbitzua kanpora ateratzeko eta azpikontratatzeko erabakia hartu duelako. Sindikatuen ustez, erabaki hori "langileen aurkako erasoa" da, are gehiago ustekabean eta negoziatzeko edo konponbideak bilatzeko aukerarik gabe aurkeztu duelako.