Greba mugagabea Igorreko Kelvion Thermal Solutionsen

2020/11/17
Kelvion Thermal Solutions, S.A.U. enpresako langileek greba mugagabea hasi zuten azaroaren 16an, lanpostuen defentsan. Alemaniako talde multinazionaleko kide den Kelvion Industriebeteiligun GMBH enpresak lan-erregulazioko txosten bat tramitatzen hasi da, langile guztien kaleratzeak planteatzen dituena. Gauzak honela, Igorreko lantokia itxiko litzateke.

Kelvion Thermal Solutions, S.A.U. enpresako Enpresa Batzordeak, langile guztien laguntzarekin, enplegu-erregulazioko espedientea erabat gaitzesten duela jakinarazi nahi du. Erabaki honek Arratia bezalako eskualde baten deslokalizazioa eta desindustrializazioa suposatuko luke, sozialki oso zigortuta dagoen eskualdea.

Langileek nahi dute greba mugagabearen hasierak gizartea kontzientziatzea eta salatzea horrelako itxierak Arratiako eskualdeko enpleguan eta industria-jardueraren biziraupenean izango lituzkeen ondorioez.