Greban diren Novaltiako langileek Lan Ikuskaritza enpresaren konplize bilakatu dela salatu dute, Bilbon

error while rendering plone.abovecontenttitle.socialtags
2021/03/03
590 egun greba egun eta gero, zuzendaritza euren grebarako eskubidea behin eta berriz urratzen ari dela salatu badute ere, Ikuskaritzak ez die inolako erantzunik eman. Gauzak horrela, berehalako neurriak hartzea exijitu diote.

Novaltiako langileek (590 egun greban) elkarretaratzea egin dute Lan Ikuskaritzaren aurrean, Bilbon, eta enpresako zuzendaritzaren konplize izatea leporatu diote. Izan ere, zuzendaritzak langileen grebarako eskubidea urratzen du behin eta berriz, Lan Ikuskaritzak beste alde batera begiratzen duen bitartean.

Euren lan-baldintzak hobetzeko hitzarmena negoziatzeari uko egin dio Novaltiak. Langile gehienek 950 soldata daukate hilean. Gauzak horrela, ELAk iragarri du martxoan kontzentrazioekin jarraituko dutela Novaltiako kontseilu errektoreko kide diren farmazien aurrean.