GUIVISA kondenatu dute Bizkaiko Metalaren Hitzarmena ez betetzeagatik

2022/01/04
Bilboko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegiak baietsi egin du GUIVISA enpresaren aurka ELAk jarritako demanda, eta Bizkaiko Metalaren Hitzarmena ez betetzeagatik kondenatu du. 2021eko uztailean, ELAk gatazka kolektiboko demanda bat planteatu zuen GUIVISAren aurka, enpresak uko egiten ziolako Bizkaiko Metalaren Hitzarmenean (2019-2021) adostutako igoerak aplikatzeari.

GUIVISA SL siderometalurgia-industriaren sektoreko enpresa bat da, Basaurin kokatua, eta 52 langile ditu. Epaiketa 2021eko urrian egin zen, eta ELAri arrazoia ematen dion epaiak honako hau dio:

  • GUIVISA SL enpresak ez du betetzen Bizkaiko Metalaren Hitzarmen Kolektiboa 2019-2021
  • Langileek eskubidea dute enpresako nominak eguneratzeko, soldata-tauletan jasotako gutxieneko kontzeptuen arabera.
  • Adierazten du soldata-aldeak daudela eta gatazka kolektiboak eragindako langileek eskubidea dutela horiek ordaintzeko 2020/2/28ko Hitzarmen Kolektiboa argitaratzen denetik.
  • Enpresak atzeraeraginezko ondorio ekonomikoei dagokienez Hitzarmen Kolektiboaren 2. artikulua ez duela betetzen adierazten du.
  • Adierazten du soldata-aldeak daudela eta gatazka kolektiboak eragindako langileek eskubidea dutela horiek ordaintzeko 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko otsailaren 28ra arte.

ELA pozik agertu da epaiarekin, eta nabarmendu du zerbitzu juridikoek lan handia egin dutela Bizkaiko metalaren igoerak aplikatzeko. Azkenik, ELAk salatu du Bizkaiko Metalaren patronalak (FVEM) ez duela zalantzarik behin eta berriz sektoreko hitzarmena eta berak adostu eta sinatu zituen soldata-igoerak ez betetzeko. Epaiketan FVEMek ordezkatu zuen enpresa.