EL VIVERO ADINGABEEN ZENTROA (GALDAKAO)

Itxieraren eta kaleratzeen aurkako greba mugagabea

2023/09/12
El Viveroko langileek greba mugagabea hasi dute zentroaren itxiera eta 19 langileren kaleratzea salatzeko. El Vivero Galdakaon dagoen Lehen Harrerako Zentro bat da, Bizkaiko Foru Aldundiaren mendekoa. Landalanek, zerbitzuaren kudeaketaz arduratzen den enpresak, zerbitzua baliogabetzea erabaki du Aldundiarekin hitzartutako kontratuaren luzapena amaitzen denean.

ELAk Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Landalan enpresaren erantzukizuna salatu du, 20 urtez oso baldintza gogorretan lan egin duten langileak kalean utzi nahi dituztelako. Aldundiak eta Landalanek urteak daramatzate lantoki hori desegiten, zerbitzu hori pribatizatzeko asmo argiarekin.