Lan istripu hilgarriak salatzeko elkarretaratzea

2018/02/02
ELAk parte hartu du atzo, otsailaren 1ean, gertatu ziren lan istripu hilgarriak salatzeko Bizkaiko Diputazioaren egoitzaren aurrean egin den elkarretaratzean. Sarri esan bezala, istripu tasa altuaren jatorrian lan prekarietatea eta eskubideen aurkako etengabeko erasoak daude, baita lan segurtasun eta osasunean ere; horregatik, prekarietateari konponbidea emateko bitartekorik jartzen ez den artean, istripu tasak gorantz egingo du, horrek eragingo dituen istripu hilgarriekin.