Autoglas (Glavista)
Langileak Tuterako Guardianen lantegiaren aurrean bildu dira

Autoglasen egoera kritikoa da. Plantilla aldi baterako enplegu erregulazioan dago irailaren 30era arte. Industria proiektua zehazten ez bada, 240 langilek lana galduko dute. ELAk adierazi nahi du Guardianen ardura dela proiektua aurrera eraman ezin izatea. Izan ere, Guardianek uko egiten dio etorkizuneko proiekturako Autoglas dagoen lurrak errazteari. Gogoratu behar da 2020an Guardianek Autoglasen plantilla desegin zuela enpresa Parter Capital funts putreari saltzeko. Bere erantzukizuna izan zen 2020an, eta hala izaten jarraitzen du 2023an.
Autoglaseko langileak irailean mobilizatzen ari dira, eta oraingoan Guardianek Tuteran duen lantegira joan dira. Egoera desblokeatzeko eskatu diote multinazional amerikarrari, eta lanpostuak salbatzea ahalbidetuko duen benetako irtenbide bat, Laudioko lantegiko industria proiektu baten bidez. ELAk gehiengoa du enpresa batzordean (9tik 8 kide).