LAUDIO
Laudioko Estacionamientos y Servicios enpresako 6 langileak kaleratzeko asmoa plazaratu du Udalak

Laudioko Aparkaleku eta Zerbitzuen plantilla mobilizazio betean dago enpresa hitzarmen bat lortzeko. Sei pertsona ari dira Arantzarreko kamioien aparkalekurako sarbideak kontrolatzeko lanetan. Udalak kudeatzen du aparkaleku hori, eta langileek jasotzen duten soldata lanbide arteko gutxieneko soldata baino pixka bat handiagoa da soilik, Estatuko hitzarmena aplikatzen baitzaie. Egoera kaskarra dela salatzeko grebari ekin zioten. Aldizkako bi hilabeteko grebaren ondoren, ekainaren 17an beste bi asteko grebari ekingo diote.
Hala ere, Laudioko Udalak, ELAk eskatutako negoziazio bilera batean, ezustean jakinarazi du aparkalekuko sarbideak kontrolatzeko zerbitzuan etengabeko zaintza mantentzeko instalazio berri bat sartzeko asmoa duela, eta ziurtatu du ezin duela bermatu sei langile horiek mantentzea.
Langileak harrituta daude iragarpen honen aurrean. ELAk Udalaren jarrera deitoratu du, uste duelako erabakia greba zigortzeko hartu duela. Gauzak horrela, sindikatuak dio Udalak langileen lan segurtasuna zalantzan jartzea erabaki duela, baldintza prekarioak hobetzeko soldata hobekuntzak eskatu