Laudioko Osasun Zentroan gertatutako heriotza salatzeko Aiaraldeako Greba Batzordeak mobilizazioa deitu du ostiralerako

2024/01/17
Urtarrilaren 12an Laudioko Etengabeko Arreta Gunean David Hernandez 42 urteko laudioarra hil zen bihotzekoak jota. Egun horretan ez zen medikurik egon zentroan eta erizainek David artatu behar izan zuten.

Honen aurrean, aste honetako asteartean sindikatu ezberdinek egin genuen bezala, Aiaraldeako Greba Batzordeak mobilizazioa deitu du, kasu honetan, "Osasun sistema publiko eta duin baten alde" lelopean. Manifestazioa Laudioko herriko plazatik aterako da 18:30etan. 

Osakidetzak izandako aurreikuspen falta dela eta, gaur egun egiturazko gabezia oso larriak daude. Urteak dira osakidetzako murrizketa politika salatzen daramatzagunak, eta Etengabeko Arretako Guneen kasua pribatizazio beste adibide bat da.

Honekin guztiarekin, sindikatutik Greba Batzordeak antolatu duen manifestazioan partehartera animatzen zaituztegu.

 

OSASUN SISTEMA PUBLIKO ETA DUIN BATEN ALDE!