Greban dauden Novaltia Bizkaiako langileek elkarretaratzea egin dute Zaragozan

2020/06/30
Novaltia farmazia banaketako kooperatiba bat da, non bazkideak Euskal Herriko zein Aragoiko farmazia ezberdinen jabeak diren. Langileak greban daude 2019ko uztailaren 22tik. Kontratazio berrietarako diskriminazio-eskala bikoitzarekin amaitzea eskatzen dute, hitzarmen kolektibo duin baten bidez. Zamudioko instalazioetan dagoen prekarietatea ezabatzeko ere borrokan ari dira.

Ekainak 30 Novaltiak Zaragozan Akziodunen Batzarra egiten duela aprobetxatuz, grebalariak hiriburura joan dira elkarretaratzeak egitera. Enpresako zuzendaritzak gatazka konpontzeko duen borondate eza gaitzetsi dute. Azken hilabeteetan grebalariek Novaltiaren eskutik jaso duten gauza bakarra euren greba eskubidea urratzeko neurriak izan dira.

 

ELAk ere eskerrak eman nahi dizkio OSTA Aragoiko sindikatuari Zaragozako mobilizazio honetan ematen ari den laguntzagatik eta konpromisoagatik.

 

Ekainaren 30eko ekintza mobilizazioen agenda baten barruan sartzen da; bertan, greban dauden langileek elkarretaratze desberdinak egingo dituzte datozen asteetan Novaltiako farmazien aurrean, eta horiek gatazka honetan duten erantzukizuna adieraziko diete. Joan den astean bi elkarretaratze egin zituzten iada Laudion.