Novaltia Enpresako langileek Zaragozaraino eraman dituzte haien aldarrikapenak

63 greba egun bete ondoren, Novaltiako langileek kontzentrazioa egin dute Zaragozako farmacia aurrean Koperatiba Artekaritza-kontseiluan daudelako. Langileak hitzarmen duina aldarrikatzen dute: soldata-eskala bikoiztu gehiagorik ez!
Urte hasieran Novaltia enpresak hitzarmen berrirako mahai negoziatzailea aldebakarrez apurtzea erabaki zuen. Horrela, aplikatzeko hitzarmena estatala izango zen. Uztailaren 22an langileriak etengabeko greba hasi zuen. Bere asmo nagusia galdutako hitzarmena berreskuratzea eta hobetzea da, soldata-eskala bikoiztuekin amaitu, subkontratazioa mugatu, lanaldia murriztu eta soldata igoerak izan. Novaltia, Euskal Autonomia Erkidego maialan, botika banatzailerik handiena da