TUBACEX
Sei hilabeteko kartzela zigorra ekainean epaitutako langilearentzat

2021ean Tubacexeko kaleratze masiboen aurkako greba mugagabean atxilotutako langile batek sei hilabeteko kartzela zigorra jaso du. Epaiketa ekainaren 15ean egin zen, Gasteizen, eta atxiloketari aurre egiteagatik zigortu dute. Ordea, absolbitu egin dute agintaritzaren aurkako atentatuagatik; horregatik epaitu dute (fiskaltzak 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen). Egiaztatuta geratu da ez zela agintaritzaren aurkako atentaturik izan, eta, beraz, ELAk uste du langilea absolbitu egin behar dela; sindikatua ez dator bat atxiloketaren aurkako erresistentzia egiaztatzen duen epaiarekin. ELAk epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko du.
Gainera, nabarmendu behar da epaiketan zehar ertzainek kontraesanak izan dituztela gertatutakoari eta atxilotuari leporatutako salaketei buruz. Langileen aurkako prozesu judizial horiek eta langileen borroka kriminalizatzeko ahaleginak eten egin behar dira.
Datozen hilabeteetan epaiketa gehiago egingo dira Tubacexeko atxilotutako grebalarien aurka. Guztira, sei langileren aurka