Sidenorrek langileen eta gizartearen osasuna arriskuan jarri du #Koronabirusa

2020/03/19
Eusko Jaurlaritzak Sidenorreko langileak beren lanpostuetara itzultzera behartzen ditu, nahiz eta ELAk salatu duen Euskal Herriko lantegietan zuzendaritzak ez duela prebentzio-neurri eraginkorrik aplikatu langileak Koronabirusak eragindako arriskuetatik babesteko. ELAk salatu du Eusko Jaurlaritzako Lan Agintaritzak uko egiten diola ekoizpena geldiarazteari Lan Ikuskaritzak Sidenorren lantegietara inolako bisitarik egin gabe, prebentzio neurririk ez dagoela egiaztatzeko. Hori egin beharrean, Sidenorrek langileen ordezkariei eta langileei jakinarazi die lanera itzuli behar dutela, langileen eta, oro har, gizartearen osasuna arriskuan jarriz.

Martxoaren 16an, Sidenorreko langileen ordezkariek egiaztatu zuten Euskal Herriko lantegietan zuzendaritzak ez zuela prebentzio-neurri eraginkorrik aplikatu langileak Koronavirusak eragindako arriskuetatik babesteko. "Basauriko lantegian egiaztatu ahal izan genuen aldageletako toailak aldatzea izan zela neurri bakarra", diote. Lantegi horietan ehunka langile ari dira lanean. Zuzendaritzak bere langileak babesteari uko egin ziola egiaztatzean, lantegiak geldiaraztea exijitu zen. Eskakizun hori zuzendaritzara ez ezik, Lan Ikuskaritzara eta Eusko Jaurlaritzako Lan Sailera ere helarazi zen. Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Lan Agintaritzak uko egin dio ekoizpena geldiarazteari Lan Ikuskaritzak Sidenorren lantegietara inolako bisitarik egin gabe, prebentzio-neurririk ez dagoela egiaztatzeko.

Lanera itzuli behar dutela jakinarazi die Sidenorrek langileen ordezkariei, euren langileen osasuna arrisku larrian jarriz. Gainera, langileen ordezkariak lege ekintzekin mehatxatzen ditu. "Oso larria iruditzen zaigu alarma estatu testuinguru batean jardutea, non lehentasuna COVID 19 birusa ez zabaltzea den. Gai honetan Eusko Jaurlaritzak Sidenorrekin duen jokabide arduragabe eta konplizea ere salatzen dugu. ELAtik, prebentzio neurri erreal eta eraginkorrak eskatzen ditugu Sidenorren. Lantegian kutsatuz gero, zuzenean erantzule egingo dugu bertako zuzendaritza ".