Vulcanizados Zuloagako grebalariek hitzarmen propioa eskatu dute Ugaotik Zeberiorako martxa batean

Zaratamoko (Bizkaia) Vulcanizados Zuloagako langileek, 2021eko ekainaren 28tik greba mugagabean (117 greba egun), Ugaotik Zeberiora arteko martxa batean parte hartu dute, pairatzen duten prekaritateari amaiera emango dion lehen enpresa-hitzarmena eskatzeko. ELAk Vulcanizados Zuloagako zuzendaritzari benetako negoziazioa eskatu dio, soldata eta lan-baldintza duinak jasoko dituen hitzarmen propioa adosteko.
Vulcanizados Zuloaga S.L., Zaratamon kokatua, automobilgintzaren sektorean diharduen enpresa bat da, eta bertan Kimikako Estatuko Hitzarmena aplikatzen da. Beraz, langile gehienek oso soldata txikiak dituzte, eta horietako askok 1.000 euro baino ez ditute kobratzen hilean.
Aste honetan bertan, grebalariak Gorbeia mendira igo dira, eta etengabe mobilizatzen ari dira euren gatazkaren berri emateko.