Zaratamoko Novaltia botika-banatzaile enpresako langileek bi hilabete daramatzate greba mugagabean

2019/09/23
Grebalariek Zaragozan egin dute elkarretaratzea; izan ere, Kooperatiba honetako Erretore Kontseiluko buruek hiru botika dituzte bertan. Zaratamoko Novaltia Sociedad Cooperativako plantilaren zati bat greba mugagabean dago uztailaren 22az geroztik, enpresa-hitzarmenaren alde. Grebalari gehienak biltegi-aldean eta eskariak prestatzeko gunean aritzen dira.

Novaltia enpresa Euskadiko botika-banatzaile nagusia da. Bere sareko farmazietan, hain zuzen, banatzen ditu botikak. Aurtengo urtearen hasieran enpresa-hitzarmena berritzeko negoziazioak etenda utzi zituen, eta estatuko hitzarmena aplikatzen hasi zen.

Bertako hitzarmena amaitutzat jo eta sektoreko estatu-hitzarmena aplikatzeko enpresaren erabakia ikusita, ELAko ordezkariek, Enpresa Batzordeko gehiengoa izanik, greba mugagabera deitzea erabaki dute.

Mobilizazioen helburuak hauek dira: enpresa-hitzarmena berreskuratzea, enpresaren jarduera nagusiaren azpikontratazioa mugatzea, eta behin-behineko kontratazioaren baldintzak hobetzea, behin-behineko langileen kontratuetatik gehiegikeriazko klausulak kenduz.

Gainera, soldata-hobekuntza nabariak ere eskatzen dira, eta baita azken kontratazioetan sartu duten soldata-eskala bikoitza kentzea ere. Farmazia-sektoreak duen garrantzia duela, ezin da onartu Novaltiako langileek dituzten diru-baldintzak izatea, plantillako zati handi batek lanbidearteko gutxieneko soldataren inguruko lansariak jasotzen baititu.