ARRAZAKERIAREN AURKAKO TOPAKETA
ELAk 1.500 atal sindikal aktibatu nahi ditu lan munduko arrazakeriaren aurka borrokatzeko
Pertsona migratzaileek migratzaile ez direnek baino %45 gutxiago kobratzen dute. Horixe da, besteak beste, ELAk migratutako ordezkariekin Gasteizen antolatu duen arrazismoaren aurkako topaketan hizpide izan duten gaietako bat. Sindikatuak arrazakeriaren aurka martxan jarri duen kanpaina baten baitan kokatzen da topaketa. "Guztion prekarietatea borrokatu, hacia un sindicalismo antirracista" lelopean, ELAk 1.500 atal sindikal aktibatu nahi ditu lan munduko arrazakeriaren aurka borrokatzeko. Hego Euskal Herriko enpresetan diskriminazioa lehenago eta hobeto detektatzea da helburua, sindikatuak prekaritatearen aurka modu eraginkorrean borrokatu dezan.
Gaur goizean, maiatzak 8, ELA sindikatuko ordezkariekin batu da haien bizipenak ezagutzeko, bai lanean zein esparru pertsonalean bizi dituzten diskriminazio egoeren berri izateko. ELAk, klase sindikatua den heinean, arrazakeriaren aurkako borrokan sakondu nahi du. Horretarako, ezinbestekoa da arrazakeriaren borroka ekintza sindikalaren oinarrian egotea eta prekaritatearen aurkako borrokaren parte izatea, modu transbertsalean.