Inmigrazioa

"Zorretan gaude etxeko langileekin" #STOParrazakeria

2019/03/21

ELAk formazio jardunaldia antolatu du Bilbon, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta. ‘Mujeres, migradas, cuidadoras… caminos de opresión. Antolatuz, aldaketa loratu!’ lelopean euren jatorrizko herrialdea utzi eta Euskal Herrira etorri diren hainbat emakumeren lekukotza entzun ahal izan da.

Denok gara ilegalak

2018/03/21
Jone Bengoetxea - Inmigrazio ataleko arduraduna

Nork erabaki dezake pertsona bat ilegala dela? Erantzuna erraza da: botereak agintzen duena; kasu honetan, Espainiako Atzerritartasun Legeak zehazten duena. Ondorioz, migrazio auziak estatuko segurtasun auziekin zuzenean lotuak gelditzen dira, ez, ordea, oinarrizko Giza Eskubideekin. Hor hasten da tranpa, lagunok.

Santurtziko Portuan harresia eraikitzeari ez!

2017/11/09

ELAk arbuiatu egin du Santurtziko Portuan harresia eraikitzea, eta bat egin du Harresirik gabeko Munduaren alde gaur ospatzen den ekintza egunarekin. Bilboko Portu-Agintzaritzaren arabera, harresia egiten ari dira Santurtzi eta Zierbenan akanpatuta dauden migrante eta errefuxiatuak Erresuma Batura doazen ferrietan sartzea galarazteko.

Babesa Mugak Zabalduz Karabanari

2017/07/11

Uztailaren 14an Mugak Zabalduz Karabana abiatuko da Melillarantz, etorkinek eta errefuxiatuek Hego Mugan pairatzen duten Giza Eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko. Hori dela-eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak –ELA bertako kide da– agerraldi publikoa egin du Bilbon, ekimen honi bere babesa eta elkartasuna adierazteko.

Ongi etorri errefuxiatuak, ongi etorri etorkinak!

2017/03/21

ELA sindikatuak bat egiten du Nazioarteko Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako egunean zapalketa horien aurka egunero borrokatzen duten norbanako zein kolektibo guztiekin. Hesi, harresi eta muga guztien gainetik: eskubide guztiak pertsona guztiontzat! Ongi etorri errefuxiatuak, ongi etorri etorkinak!

Barne eta kanpo mugak apurtuz Arraza-Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Egunean

2016/03/21

ELAk eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak formazio jardunaldia antolatu dute gaur Bilbon Arraza-Diskriminazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta. Bertan Patxi de la Fuentek –zuzenbidean lizentziatua eta aktibista soziala– eta Nancy Juape Chamayak –psikologoa eta Munduko Emakumeak-Mujeres del Mundo elkarteko kidea– etorkinek egunero gainditu behar izaten dituzten muga ezberdinen inguruan mintzatu dira.

Itsasoak 700 pertsona eta oinarrizko giza-eskubideak irentsi ditu

2015/04/21

XXI. mendea aurrera doala ere, amorruz ikusten ari gara esklabutza garaien pareko tragediak gertatzen direla Mediterraneo itsasoan. Egunotan badirudi alarmak piztu direla Europar Batasunean Libiako kostaldetik gertu itsasontzi bat urperatu eta 700 pertsona ito direlako.

Immigrazioaren Nazioarteko Egunean Gasteizko alkatearen adierazpide arrazista eta xenofoboak salatu ditu ELAk

2014/12/18

ELAk deituta Javier Maroto Gasteizko alkatearen jarrera arrazista eta xenofoboa salatzeko elkarretaratzea egin da Arabako hiriburuan. Izan ere, Gasteizko alkatea auzi honetan ostikoka eta zalapartaka sartu da, magrebiar jatorriko kolektibo jakin batzuren menpekotasuna amaitu beharrekoa dela esanez. ELAk gogoratu du pobrezia, prekarietatea eta desberdintasun soziala azken urteotan hazi egin dira, eta honen eragina batik bat immigranteek jasan dute.

ELAk atzerriko biztanleriaren kriminalizazioa salatu du Gasteizen

2014/09/25

ELAk bat egiten du SOS ARRAZAKERIA ARABAk Javier Maroto Gasteizko alkatearen eta Javier de Andrés Diputatu Nagusiaren aurka egin duen salaketa publikoarekin. Halaber, sindikatuak salatu nahi du agintari hauek prestazio sozialak -kasu honetan oinarrizko errenta- jasotzen dituzten biztanleak jomugan jarri nahia.

Javier Marotoren deklarazioen aurrean ELAren nota

2014/07/22

ELA sindikatutik Javier Maroto, Gasteizeko alkateak, berriki esandako deklarazioen salaketa egin nahi dugu. Uste dugu kolektibo eta komunitate zehatz batzuen kriminalizazioa erabiltzea eta “gu” eta “zuen” arteko harresi bat eraikitzea ez dela zilegi boto apur batzuen truke. Biztanleriaren zati bat gizarte babeserako sisteman sartzeko bere jatorri nazionalagatik diskriminatua izatea diskriminazio instituzionala da.

Justizia defenditu, berdintasuna garatzeko (Iritzia)

2012/12/18

Abenduaren 18a, migrante langile eta hauen senideen eskubideen aldeko eguna. Rajoyren gobernuak bizileku-baimena eman nahi die 160.000 eurotik gorako balioa duen etxebizitza bat erosten duten immigranteei. Erabaki hau larria da, eta helburu bakarra du: etxebizitzen stock-a murriztea, finantza eta higiezinen sektoreari mesede egite aldera; hain zuzen, krisi honen ardura duen sektoreari.

ELAk immigranteentzako boto eskubidea aldarrikatu du

2012/10/17

EAEko hauteskundeek berriro plazaratzen digute eskubide ezaren auzia. Kasu honetan, estatuko nazionalitaterik gabeko pertsonek (EBko zein beste estatuetako izanda ere) botoa emateko aukerarik eza. Igaro da beste legealdi bat eta eskubide honen aitortzarako ez da urratsik egin. Beraz, hauteskundeok berriro baliatu behar ditugu eskubide hori aldarrikatzeko.

Inmigrantea, bada biderik; protestaren bidea

2012/09/20

Emigrante gehienak arrazoi ekonomikoek bultzatzen dituzte. Inork ez da bere sorterritik joaten beste nonbait laguntza publikoetatik bizitzeko asmoz, eta are gutxiago gaizki bizitzeko helburuarekin. Ihesi doaz, politika neoliberalen ondorioetatik, ustelkeriatik, biolentziatik eta aberastasunaren banaketa injustutik.

Pertsonak sailkatzeak arrazismoa ekartzen du

2012/03/21

Atzerritarren inguruko legedia behin eta berriz aldatzea ohiko bihurtu da “lehen mundu” delakoa osatzen duten estatuetan. Lege horien arabera milioika pertsonaren eskubide unibertsalak urratzen dira, esaterako askatasuna eta berdintasuna, soil-soilik immigrante direlako. Lege horien xedea argia da, jende hau bigarren mailako herritar gisa sailkatzea, gizartean baztertzea harik eta kolektibo gorrotatu, jazarri eta alboratua izan arte. Kolektibo honen gainean gizarteko zati batek irudi arrazial jakin bat osatzen du: munduko pobreen irudia.

Martxoa 21, Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako eguna

2012/03/21

Atzerritarrentzako legeen aldaketak konstante bat bihurtu dira “lehen mundu” delako estatuetan. Lege hauekin eraso egiten zaie milioika pertsonaren askatasun eta berdintasun eskubide unibertsalei, migrante direlako bakarrik. Izan ere, lege horien xedea jende hau bigarren mailako herritar gisa sailkatzea da, eta horrenbestez, gizartean bazterketa egoerara eramatea.

Atzerritarren legearen eta gizarte eskubideen murrizketen aurka konzentrazioa

2011/12/16

Bihar, larunbatean, abenduak 17, arratsaldeko 17,00etan, Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean, Eskuz Esku Plataformak (Euskal Herriko etorkinen, errefuxiatuen eta bertako elkarteen plataforma) abenduaren 18an, pertsona etorkinen nazioarteko eguna dela eta, atzerritarren legearen eta gizarte eskubideen murrizketen aurka konzentrazioa egiteko deialdia egiten du

Eskubide murrizketak indefentsio handiagoa

2011/12/12

Migrante langileen eta hauen senideen eskubideen aldeko nazioarteko eguna dela-eta, ELAk kezka adierazi nahi du hainbat arrazoi medio: etengabeko murrizketa sozialen politika, eskubideen galera eta horrek guztiak gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden immigranteengan duten eragina dira kezkatzeko motiboak.

Portugalgo langileei elkartasuna

2011/11/23

ELAko ordezkariak Portugalek Bilbon duen kontsulatuaren aurrean elkarretaratu dira Portugalgo langileei elkartasuna adierazteko. Izan ere, azaroaren 24ko greba deitu dute Portugalgo sindikatu nagusiek murrizketen aurka protestatzeko.