ARRAZAKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

ELAk berriro eskatu du Atzerritartasun Legea indargabetzea

2024/03/21
ELA Atzerritartasun Bulegoaren eta Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean kontzentratu da Atzerritartasun Legearen indargabetzea eskatzeko. Sindikatuak salatu duenez lege honek pertsona migratuak prekarietatera kondenatzen ditu eta oinarrizko eskubideak (osasuna, hezkuntza eta etxebizitza) eskuratzea zailtzen du.

Lan edo bizileku baimena ukatzeak irregulartasuna eta prekarietatea eragiten die beren jatorrizko tokiak uztea erabaki edo behartutako pertsona guztiei. Gainera, berriki egiten ari diren erreformek, zeinak pertsona migranteen erregularizazioa bilatzen duten lan-munduari begira, ez dute instrumentalizazioa eta esku-lan merkea bilatzen sektore konkretu batzuentzako, eta, hori, oso larria da. Benetako aldaketa eskatzen dugu, pertsona migratzaileak erregularizatuz eta Atzerritartasunari buruzko Legea indargabetuz.

Lege horrek pertsona migratuak estigmatizatzen laguntzen du, bigarren mailako herritar gisa sailkatzen ditu eta oinarrizko eskubideak (osasuna, hezkuntza edo etxebizitza) eskuratzea zailtzen du. Gainera, pertsona askok ezin dute errolda eskuratu, funtsezko eskubide horiek eskuratzeko oztopoa izanik.

Salatzen dugu, halaber, Europar Batasunaren politiken bidez (Frontex eta Migrazio eta Asilo Itun berria) beren jatorrizko tokiak uztea erabakitzen duten pertsonen transitoetan ematen diren heriotzak.

ELAk prekarietatearen, denon prekarietatearen, langile-klaseak ez bailezake langileen jatorriz ulertu behar, aurkako konpromisoa berresten du. Patronalak, ordea, egoera hori erabiltzen dute langile-klasea prekarizatu eta zatitzeko. Horregatik, prekarietatearen eta arrazismoaren aurkako borrokan banaketa hori ez onartzetik eta eguneroko borrokan aritzetik hasten da: Bai Eraikuntza arloan Anoetan, Tabakaleran eta obra guztietan migratzaileen kontura sortutako prekarietatea guztia salatuz, bai zerbitzuetan Ostatuko hitzarmenean lehen aldiz garbitzaileen ratioak arautuz eta hobetuz, ostalaritzan, garbikuntzan, erresidentzietan eredugarri antolakuz eta borrokatuz ,...

Horregatik guztiagatik, ELAk arrazismoaren aurkako kanpaina bati hasiera emango dio. Lehen urratsa atzo Irunen egin genuen ekitaldia izan zen, eta datozen hilabeteetan lantokietara eramango dugu. Horren bidez, eztabaidaren muinean jarri nahi ditugu atzerritarrek jasaten dituzten eskubideak eta prekarietatea.