BARAKALDOKO ANIZTASUN ESKOLA

ELAk salatu du Atzerritartasun Legeak oinarrizko eskubideak eragozten dituela

ELAk salatu du Atzerritartasun Legeak oinarrizko eskubideak eragozten dituela
ELAko kide Katia Henríquez Domínguezek parte hartu du Barakaldoko Aniztasunerako Eskolak antolatutako hitzaldi batean. `Migración y Derechos Humanos: el acceso a la vivienda y el empleo desde una mirada feminista y antirracista´ lelopean, pertsona migratu eta arrazializatuek enplegua eta etxebizitza lortzeko egun dituzten zailtasunak aztertu ziren. Arreta berezia jarri zioten egoera administratibo irregularrean dauden pertsonen oztopoei.

Hala, salatu zuen Atzerritartasun Legearen ondorioz, pertsona askori oinarrizko eskubideak ere ukatzen zaizkiela, besteak beste, etxebizitza eskuratzeko eskubidea. Era berean, azaldu zuen zaila dela lan eskubideak bermatuko dituen enplegu bat lortzea. 

Gauzak horrela, hitzaldian ondorioztatu zen bai EAEn zein Espainiko Estatuan, pertsona guztiek ez dituztela eskubide berdinak.