ELAren atxikimendua Bilboko kanpaldian pertsona migrante eta errefuxiatuen alde

2018/10/18
Txiki Muñoz, Leire Txakartegi eta Jone Bengoetxea Bilboko Areatzako kanpaldian egon dira zuzenean Harrera Auzoetako kideen esperientziak entzun, jaso eta elkartruke bat edukitzeko.

 

Ekainak 28tik gaur egun arte Euskal Herrian eta Bilbon dauden pertsona migrante eta errefuxiatuen bizitzen etorkizunak kolokan diraute. Euskadiko administrazio publikoen utzikeria eta propaganda zitalaz gain, hainbat herritar eta kolektibok salaketa politikoarekin batera eguneroko behar material eta asistentzialeen kudeaketan tinko dabiltza. 

Ezinbestekoa da eragile sozial, sindikal eta herritarron arteko elkarlan eta elkartasuna.

INOR EZ DA ILEGALA.