Javier Marotoren deklarazioen aurrean ELAren nota

2014/07/22
ELA sindikatutik Javier Maroto, Gasteizeko alkateak, berriki esandako deklarazioen salaketa egin nahi dugu. Uste dugu kolektibo eta komunitate zehatz batzuen kriminalizazioa erabiltzea eta “gu” eta “zuen” arteko harresi bat eraikitzea ez dela zilegi boto apur batzuen truke. Biztanleriaren zati bat gizarte babeserako sisteman sartzeko bere jatorri nazionalagatik diskriminatua izatea diskriminazio instituzionala da.

ELA sindikatutik Javier Maroto Gasteizeko alkateak berriki jaurtikitako deklarazioak sutsuki gaitzesten ditugu. Bere hitzak errepikatuz, ondorengo esaldia baieztatzen du lasaitasun osoz : “nazionalitate batzuen iruzurra laguntza sozialei dagokionez eskandaluzkoa da”. Zehazki, nazionalitate batzuei buruz hitz egiten duenean Gasteizen bizi diren argeliar eta magrebiar biztanleriari buruz ari da.

Gure ustez, zoritxarrekoak diren hitz hauek euskal legebiltzarreko alderdi politiko gehienen (Alderdi Popularra izan ezik) zalaparta eta gaitzespena eragin du. Tamainazko baieztapen hauek salaketa eta gutxiespen nabariak izan dituzte eta ELAtik ere hauekin bat egiten dugu.

Hauekin bat egiten dugu bai, baina gure posizio eta kondiziotik hasita. Lan zentroetatik eta hauetatik kanpo beste gizarte eredu bat bilatzen duen kontra boterezko sindikatu bat garen heinean.

Eta beste gizarte eredu baten alde borrokatzen dugun neurrian ezin ditugu onartu manipulazioa besterik bilatzen ez duten ustezko egi eta baieztapen arrazista eta xenofoboak.

Kolektibo eta komunitate zehatz batzuen kriminalizazioa erabiltzea eta “gu” eta “zuen” arteko harresi bat eraikitzea ez da zilegi boto batzuen truke. Biztanleriaren zati bat gizarte babeserako sisteman sartzeko bere nazio jatorriagatik diskriminatua izatea diskriminazio instituzionala da.

Honegatik guztiagatik, uste dugu gaur egun inolako zigorgabetasunik gabe, ordezkari politiko batzuei dohainik eta gainera errentagarri ateratzen zaiela pertsona eta kolektibo batzuk estigmatizatzea. Baina guzti honek konponezinak diren ondorioak ekarriko ditu gure bizikidetzan eta ordezkari instituzional hauek hainbeste defendatzen dutela esaten duten demokrazia ustel honetan.

Gaur pertsona magrebiarrak eta algeriarrak dira, bihar nori tokatuko zaio?