MIGRATZEKO ESKUBIDEA

Migratzeko eskubidea eta zirkulazio askea Euskal Herrian eta munduan

2024/10/02
ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die urriaren 2an Hendaiako komisaldegira deklaratzera deitu dituzten lagunei, “migranteak Frantsez Estatuan sartzea laguntzea” leporatuta.

 

ELAk argi du migratzea eskubide bat dela eta zirkulazioak askea izan behar duela. Gure herria bi estatutan banatzen duen muga zabaldu behar da, azken urteetan ikusi ditugun politika antiarrazistak hiltzaileak alde batera utziz. Eta hori bera exijitzendugu berriz ere.