ARRAZAKERIAREN AURKAKO EGUNA

Suleymane: “Nola esan diezadakezu integratu behar dudala, baztertzen nauzunean?”

2023/03/16
Atzerritartasun Legeak migranteen eskubideak urratzen ditu eta muturreko prekarietatera kondenatzen ditu. Arrazakeriaren aurkako nazioarteko egunaren testuinguruan, ELAko afiliatu eta ordezkariekin hitz egin dugu, legeak zer suposatu dien kontatzeko.

Suleymane Senegalen jaio zen eta gaur egun Gasteizen bizi eta lan egiten du. “Zaila izan da paperak lortzea — azaldu du —, nik lan bat bilatu behar izan nuen, kontratatuko nautena, gizarte-segurantza ordaindu ahal izateko”. Suleymanek kontatzen du zein zaila izan zen kontratu bat eskaintzeko prest zegoen norbait aurkitzea, nahiz eta paperik ez izan. “Bizitza bilatu behar izan nuen merkatuetan edo edozein gauzatan gizarte segurantza ordaindu ahal izateko”.

Prozesu burokratiko guztia berarentzat nolakoa izan zen azaltzen du, “arazoa ez da kontratua bakarrik, justifikatu behar duzu hemen egon zarela denbora guzti honetan eta hilero proba bat aurkeztu behar duzu 3 urtez, denbora horretan dena gorde behar duzu eta gero aurkeztu, bat falta bazaizu atzera botatzen dizute”. Izapidea egin zuenetik hamar urte igaro diren arren, prozesuaren kostua zehatz-mehatz gogoratzen du. Azpimarratu du, batez ere, zein gogorra eta zaila den denboraldi horretan hemen geratu behar izatea zure familia bisitatzera joan gabe.

Osasungintzarako sarbideari dagokionez, argi eta garbi esan du muga bat izan dela; “nik legea aldatu zuteneko unea gogoratzen dut, aurretik pasaportea besterik ez zuten eskatzen, eta PPren gobernua zegoela gogoratzen dut, Mariano Rajoy sartu zenean dena aldatu zen. Eta gogoratzen dut paperik ez bazenuen ezin zinela medikuarengana joan”.

Azaldu duenez, medikuarengana joateko beharragatik etsita dauden pertsonak ikusi ditu, eta, azkenean, beste pertsona baten paperekin joan behar izan dute. “Hau oso egoera zaila da, izan ere pertsona horrek gaixotasun bat baldin badu, eta hori erregistratuta geratzen da bestearen informean, baina jendea etsita dago eta ez du beste aukerari ikusten”.

Paperik ez duzunean dena da zaila, “banku batzuek ez dizute konturik irekitzen , denek izan beharko lukete bankuko kontu batera sartzeko eskubidea, medikuarengana joatea bezala da, jendeak behar dituen gauzak dira”. Esaten du, ordea, hau ez dela berdina mundu guztiarentzat, zeren “Errusiatik edo Saudi Arabiatik etortzen bazara diru askorekin, nahiz eta paperik ez izan, kontua irekitzen dizute”. Azaldu duenez, kasu askotan arrazakeriaz gain aporofobia ere badago.

Faktore horiek guztiek migratutako pertsonak prekarizatzen laguntzen dute; izan ere, Suleymanek azaltzen duen bezala, berak lan egiten duen enpresan ikusten duen zerbait da, “enpresan dagoen lanik fisikoena guk egiten dugu, senegaldarrok”. Eta, jakina, ez zaio harritzekoa iruditzen jende askok azkenean beste leku batzuetara joatea edo jatorrizko herrialdeetara itzuli nahi izatea, izan ere egoera oso gogorra da.

Era berean, ikastetxe batzuetan ematen den ghetifikazioaz hitz egiten du, non ikasle gehienak pertsona migratuak edo arrazializatuak diren eta, horrela, gainerako haurrengandik aparte dauden populazio migratuko gune baztertuak sortzen dira. Kontraesankorra iruditzen zaio, eta galdetzen dio bere buruari: "nola esan diezadakezu integratu behar dudala, baztertzen nauzunean?". Antzeko zerbait gertatzen da etxebizitzarekin, migratutako pertsonak zenbait auzotan zentralizatzen direnean. Suleymanek azaldu duenez, “guztiak auzo batean jartzea ez da jendea integratzeko modua, kontraesankorra da, beti aurpegiratzen baitigute integratu egin behar dugula”. Gainera, zehaztu du, “nire ustez, integrazioak norabide bikoa izan behar du”, bertako biztanleek hori errazteko duten erantzukizunari erreferentzia eginez.

Suleymanek diskurtso politiko arrazisten gorakadari buruz aitortzen du: “beldurra ematen didate, izan ere, eskuin muturreko diskurtso horiek mehatxu bat dira guretzat, eta nik hemen seme-alabak ditut, hemen jaio dira, espainiarrak dira, baina jende horrek ez ditu inoiz espainiar gisa ikusiko, eta diskurtso horiek entzuten badituzu, beldurra ematen dute. Nire semeak ez du besterik ezagutzen, ni Suediara joan naiteke, baina nire semea ez.”

“Duela gutxi jende asko hil dute Melillako hesian, nik bizitzan ez nuen horrelakorik imajinatuko gobernu honekin”, joan den ekainean Melillan izandako sarraskiari buruz kontatzen du. “Nik politika asko jarraitzen nuen eta eskuin muturrari aurpegiratzen nien 'beroan' egindako itzulketena, baina haiek orain dela gutxi egin dutena okerragoa da, jendea hiltzea da», azaldu du joan den udan Espainiako gobernuak Nadorreko mugan egindako sarraskia salatuz.