TOPAKETA ANTIARRAZISTAK

Topaketa antiarrazista Altsasun

2025/02/07
Sindikatu antiarrazista eraikitzen jarraitzeko bidean, ELAk topaketa antiarrazista ospatu du Altsasun delegatu migratuekin. Gai ezberdinak jorratu dira. Hala nola, Atzerritartasun legearen azken aldaketak, pertsona migratuek pairatzen dituzten diskriminazioak -lantokietan eta lantokietatik kanpo-, formazioaren beharrak...

Gainera, martxoaren 21erako, arrazakeriaren aurkako eguna, langile migratu bezala ditugun aldarrikapenak hausnartu eta partekatzeko aukera ere egon zen. Bidea egiten ari gara GUZTION sindikatua izateko!