MECANER (URDULIZ)
%100eko jarraipena zortzigarren greba egunean

Mecaner-eko plantillaren % 100ek bat egiten du zortzigarren greba egunean, Stellantis taldeak palnteatutako deslokalizazioaren aurka. Erabateko arrakasta izan da, gainerako greba egunetan bezala, lanpostuak defendatzeko ekoizpena gelditzea lortu dute.
Gaur, Mecanerreko langileek manifestazioa egin dute Barakaldoko kaleetan eta, amaitzeko, elkarretaratzea egin dute BECen aurrean. Hain zuen, Europako enpresek topaketa egin dute 'Basque Open Industry' jardunaldietan.
ELAk berriro eskatu dio Stellantisi itzul dezala Mecaner lantegia deslokalizatzeko erabakia, eta erakundeei eskatu nahi dio enpleguaren eta lanpostuen alde lan egin dezatela. Onartezina da irabaziak dituen enpresa batek 148 pertsona kaleratzea. ELAk greba aldarrikatu du Mecanerreko langileen eskubideak defendatzeko tresna gisa, eta Urdulizko lantegiaren alde borrokan jarraitzearen alde egin du.