Bizkaiko Arte Grafikoak

3 eguneko greba zikloa amaitu da grebaren jarraipen oso zabalarekin

2024/06/13
ELA, LAB, CCOO eta UGT pozik daude aste honetan, ekainaren 11tik 13ra, Bizkaiko Arte Grafikoetan egindako hiru greba egunen jarraipenarekin, grebak eta mobilizazioek eragin handia izan dutelako. Apirilean eta maiatzean ere lau greba egin zituzten. Sindikatuen ustez, langileen mobilizazioek "agerian utzi dute patronala". Sektoreko hitzarmena negoziatzeko betebeharrari “jaramonik ez egitea" leporatu diote, baita greba egunen aurretik negoziazio mahaiaren azken bilerara agertu ez izana ere.

Gaur, ekainaren 13an, mobilizazioak egin dira Bilbon. Lehen orduan elkarretaratzea egin da Cebeken aurrean, eta ondoren manifestazioa egin da patronalaren egoitzaraino.

Ildo horretan, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bi eskaera egin dizkiete patronalari eta elkartutako enpresei: negoziazioan seriotasuna izatea eta Cebek negoziazio mahaira itzultzea, gutxienez 2012tik erosahalmena bermatuko duen hitzarmena proposatzeko, baita hitzarmenaren indarraldiko urteetakoa erosahalmena bermatzeko ere. Bestela, gatazkak aurrera egingo duela aurreratu dute.