Gipuzkoako Zurgintzaren Hitzarmen Kolektiboa
ADEGIk negoziazio-mahaia eratzea eragotzi du

Uztailaren 12an bilera bat izan da Gipuzkoako Zuraren Industriaren Sektoreko Hitzarmenaren negoziazio-mahaia eratzeko. Hala ere, ADEGI patronalak uko egin dio mahaia osatzeari, argudiatuz Sektoreko Estatuko Hitzarmena indarrean dagoela eta, nolanahi ere, erabat berria den hitzarmen baten aurrean geundekeela.
ELAren ustez, arazoa da ADEGIk ez duela negoziatzeko borondaterik; gainera, edukiei dagokienez, jarrerak oso urrun daude. Azken Hitzarmen Probintziala 2001ekoa da, eta 2003an amaitu zen haren indarraldia; 2003koa da, hain zuzen ere, azken soldata-berrikuspena. ELAk lan-baldintzak duinduko dituen eta egungo errealitatera hurbilduko duen hitzarmen baten alde egin du, bai arlo ekonomikoan, bai sozialean. Ez dago hurrengo bilerarako datarik.