Aguinaga Comercial enpresako langileek greba mugagabea hasi dute

2022/11/10
Greba mugagabea hasi dute Aguinaga Comercial enpresako langileek. Barakaldoko, Leioako eta Bilboko Mercedes Benz enpresaren kontzesionarioa da Aguinaga eta urriaren 27tik greban daude bertako langileak beren lehen hitzarmenaren alde. Martxoan, batzordeak formalki aurkeztu zuen hitzarmen propioa negoziatzeko proposamena, baina enpresak uko egin zion. Guztira, 120 langile baino gehiago dira. Gaur egun, lantegiak geldituta daude, ekoizpenean ari diren langile guztiek bat egin dutelako grebarekin.

ELAk salatu du Mercedesen kontzesionario horrek irabazi handiak dituela urtero, baina ez dituela etekinak langileekin banatu nahi.