Akordioa lortu da Gasteizko Elecnor enpresan 38 egunetako greba mugagabearen ondoren

2020/01/16
38 eguneko greba mugagabearen eta aurreko bost egunen ostean, Elecnor enpresako langileek akordioa lortu dute zuzendaritzarekin, eta greba bertan behera utzi dute. Akordioa PRECOn lortu da.

Beste hobekuntza batzuen artean, soldata-igoerak lortu dira, behin-behinekotasuna murriztea, bulegoetako langileen egoera hobetzea, eta langile batek azken 16 urteotan jasaten zuen diskriminazioarekin amaitzea. Akordioaren, aldi baterako kontratua mugagabe egingo zaie langile batzuei, eta 350 euro baino gehiago igo zaie soldata.Gainera, bederatzi lan kontratu finkoak izango dira eta beste bi gehiago kontratuko dira akordioren ondorioz.
Guztira 48 langile ditu Elecnorrek Gasteizen.