TUBACEX

Akordiorik gabe amaitu da aldi baterako lan erregulazioaren kontsulta aldia

2026/07/01
Akordiorik gabe amaitu da aldi baterako lan erregulazioaren kontsulta aldia
Enpresa ez da gai izan ERTEaren arrazoiak egiaztatzeko. ELAk, gainera, uste du euskal multinazionalak ez duela seriotasunik ezta fede onik izan aldi baterako lan erregulazioaren negoziazio aldian.

Uztailaren 1ean egin da kontsulta aldiko azken bilera. Aurreko egunean, ekainaren 30ean, enpresak hainbat dokumentu aurkeztu zituen, baina sindikatuek ez dute astirik izan, ezta aztertzeko ere. ELAk bigarren bileran ERTEaren arrazoiei buruzko dokumentazioa eskatu zuen. Tubacexek azken aurreko egunera arte itxaron du eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

Bada, hurrengo egunean, uztailaren 1ean, enpresak, uztailaren 7an ERTEa gauzatzeko asmoarekin, ez du kontsulta aldia luzatu nahi izan, eta bilera akordiorik gabe amaitu da.

Hemendik aurrera, ELA Tubacexen ezarritako ERTE errekurtsoa prestatzen hasiko da.