TUBOS REUNIDOS

Akordiorik gabe amaitu da kaleratze espedientea

Akordiorik gabe amaitu da kaleratze espedientea
ELAk negoziazio prozesuan enpresak izan duen fede txarra salatu du.

Tubos Reunidosen espedientea negoziatzeko prozesua amaitu da. Negoziazio aldiaren barruan, enpresak ez du inoiz aldatu lehen bileratik ezarri nahi izan dituen 301 kaleratzeak egiteko intentzioa. Gainera, altzairutegia ixteko eta logistika kanpora ateratzeko asmoari eutsi dio enpresak.

ELAk salatu du, halaber, enpresak Amurrioko eta Trapagako langileak zatitu nahi izan dituela, kaleratzeak gauzatzerakoan akordioa errazteko.Zuzendaritza ez da gai izan espedientea justifikatzeko, eta enpresa zuzentzeko ezintasuna erakutsi du. Taldearen zorraren zati handi bat 2008. urtetik datorrela gogorarazi behar da, akziodunek 170 milioi euro jasotzeko helburuarekin enpresa bera zorpetu egin baitzen, bere etorkizun industriala arriskuan jarriz.

ELAk Tubos Reunidosen etorkizunaren alde egin du, kaleratze gutxiago eta irtenbide gehiago behar dira. Instalazioen itxierek, kaleratzeek eta lan baldintzen galerek ez dute inolako konponbiderik ekarri. Bada garaia industria proiektu zorrotz bat egiteko, Eusko Jaurlaritzak esku har dezan eta enpresako langileei erasotzeari utz diezaien. Horretan datza Amurrio eta Trapagarango lantegien etorkizuna.