Arabako metalaren negoziazio mahaian ordezkaritza duten sindikatuek azpikontratatutako pertsonen subrogazioa eskatu dute

ELA, CCOO, LAB, USO, ESK eta CGT sindikatuetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Mercedes eta Michelin enpresen aurrean, Arabako metalean azpikontratatutako pertsonentzako subrogazio eskubidea eskatzeko. Bi enpresa horiek dira Araban azpikontratazio bidezko prekarizazioaren adibiderik onena.
ELAk salatu du azpikontratazioa beste estrategia bat dela patronalen prekarietatearen aldeko apustuan, lan baldintzak jaitsi ahal izateko. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da Arabako metalaren negoziazio mahaian egoera horretan dauden pertsona guztien subrogazio eskubidea hitzarmenean artikulatzea.