Araluceko langileek itxierari aurre egin diote

2019/11/08
Goizeko ordu txikietatik Araluceko beharginak Igorreko lantegi hau zabalik mantentzeko elkartu dira sarreran.Tentsio handiko momentuak bizi dira bertan; izan ere, makinaria eraman eta enpresa husteko asmoa azaldu du BATZ taldeak. Horretarako, Ertzaintzaren papera salatu du ELAk.Ertzaintzaren presentzia "gehiegizkoa" dela poliziak hainbat behin baino gehiagotam kargatu eta tentsio uneak izan direla azpimarratu du.

BATZ taldeak, Mondragon Corporación Cooperativan txertatuak, Araluceren disoluzio iragarpena egin zuen duela aste batzu, eta horrek jardueraren amaiera eta 141 langile kaleratzea ekar dezake.
BATZ taldeak, Mondragon Corporación Cooperativan txertatuak, bere negozio-ataletako batean Araluceren jarduera bera egiten du, eta 2016ko uztailean Araluce erosi zuen baldintza baten pean: Araluceko langileek onartu behar zituzten soldata-jaitsierak, lanaldi-luzapenak eta murrizketa sozialak. BATZ taldeak bideragarritasuna ziurtatu zion Araluceren industria-proiektuari BATZ taldean txertatuz. Gainera, lan-karga ere bermatu zion.

Aralucek automobil sektoreko trokelak diseinatu, ekoitzi eta puntuan jartzen ditu.