Elkarretaratzeak Arteako Industrias Galarzan

2018/10/30
Industrias Galarzan mobilizazioak egingo dituzte lan baldintza duinen alde. Azken zazpi urteotan erosteko ahalmena galdu dute, 2017an azken zazpi urteetako igoera bakarra izanik. Hori dela eta, eta negoziaketa luzatzen ari dela ikusita, mobilizazioak deitu dituzte lan baldintzak hobetzeko.