MECANIZADOS DE CREMALLERAS DIRECCIÓN (GASTEIZ)

Aste bete gehiago greban

2023/06/01
Ibilgailuen osagaiak fabrikatzen dituen eta Gasteizko Sidenor taldeko kide den Mecanizados de Cremalleras Dirección enpresako plantillak 12 greba egunen ondotik eta zuzendaritzarekin hainbat bilera egin ostean, deialdia zazpi egunez luzatzea erabaki dute langileek. Era berean, bihar, ostirala, hilaren 2an, elkarretaratzea egingo dute 13:30ean Mercedesen lantegiaren ondoan, Jundiz industrialdean.

Enpresak 35 langile ditu, ELAk ordezkatuta. Otsailean hasi ziren enpresa hitzarmen berrirako negoziazioak. Hala ere, negoziazioak blokeatu egin dira; enpresaren proposamena ez da nahikoa.

Langileen aldarrikapen nagusia da erosteko ahalmena eta soldata igoera berreskuratzea, plantilla pobretzea eragotziz. Langileek sei urte daramatzate soldatak izoztuta. Era berean, gaueko antzinatasunaren plusak, urteko lanaldiaren murrizketa eta langile berrientzako benetako prestakuntza plana hobetzea eskatzen da.

Sidenor taldeak eta MCDk jarrera aldatzen ez badute, langileak greba luzatzeko prest daude.