Astebete Euskal Forging-eko greba mugababea hasi zela eta negoziatzeko borondaterik ez

2017/06/14
Euskal Forging enpresako langileok (Irura eta Sestaoko bi lantokitan) astebete baino gehiago daramagu greban. Iragan den ekainaren 6an greba mugagabe bati ekin genion gure lan-baldintzak defendatzeko helburuaz. Grebak jarraipen zabala izan zuen, ia langile guztiek egin baitzuten bat deialdiarekin. 7 hilabete baino gehiago daramatzagu negoziaziorik gabe eta, ondorioz, gure lan-baldintzak berritu gabe. Izan ere, enpresak ez du negoziatu nahi izan inondik inora.

Aste honetan ere, enpresak ez du inongo proposamenik luzatu. Honek horrela jarraitu ezkero, greba luzatu daiteke. Hori dela eta, bi lantokitako langileok mobilizazio ezberdinak deitu ditugu aste honetarako eta hurrengo asterako.

Gaur bertan martxa bat burutu dugu; Gipuzkoako fabrikatik Irura eta Anoeta herrietaraino. Mobilizazioekin jarraituko dugu, gure gatazka sozializatzeko eta enpresaren zuzendaritzak duen jarrea itxia salatzeko: kontzentrazioak egingo ditugu, kotxe-karabanak, pankartak jarri... Hori guztia, hurrengo astean bukatuko da Gipuzkoako Adegi patronalaren egoitzaren aurrean, enpresa patronal honi lotuta baitago.

Langileok ez dugu ulertzen enpresaren jarrera itxia, batez ere, kontuan hartzen badugu enpresaren egoera ekonomikoa ona dela. Hori dela eta, lan-baldintza duinen alde borrokatzen jarraituko dugu.