Accenture taldea

Asteko lehen greba eguna erosahalmena berreskuratzeko

2024/04/29
Energuia Web, Tecnilogica eta IDE Bizkaia enpresek osatzen duten Accenture taldeko langileek greba eguna dute, aste honetako lehena; bihar, apirilaren 30ean, egingo dute bigarrena. Langileek soldata igoerak eskatzen dituzte, azken urteetan izoztuta dituztelako. Bizkaian ia 1.000 langileri eragiten die grebak.

Taldearen bezero nagusia Iberdrola da, eta gaur hamabost egunean behin egiten den kode-banaketa atzeratu egin behar izan dute. Accenturek, gainera, Kutxabank, BBVA, Sabadell, La Caixa, El Corte Inglés... ditu bezeroen artean, eta hainbat zerbitzu informatiko eskaintzen dizkie.

Accenture etekin handiak lortu dituen taldea da. Horregatik erabaki dute estatu mailan mobilizatzea, erosahalmena berreskuratzeko. Bizkaian, gaur, apirilak 29, manifestazioa egin dute Bilbon; bihar, apirilaren 30ean, beste manifestazio bat egingo dute San Pedro plazatik (Deustu, Bilbo) 11:00etan abiatuta, Iberdrolaren aurrean amaitzeko.