euskal kataforesis (iurreta)

Aurreakordioa lehen greba egunaren ostean

2024/05/07
Enpresak hitzarmen propioa izango du lehen aldiz, eta langileek azken bost urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratuko dute.

Iurretako Euskal Kataforesis enpresak 70 langile inguru ditu eta batez ere automobilgintzarako piezak margotzen ditu. Langileak 2019tik ari ziren enpresa hitzarmena eguneratu nahiean, baina zuzendaritzak negoziazioa blokeatua zuen, besteak beste, pandemiak automobilgintzako sektorean utzitako ondorioak aitzakiatzat jarrita. Soldatak ez zituzten eguneratuta Industria Kimikorako Estatuko Hitzarmenak jasotzen dituen igoeren arabera. Gainera, Industria Kimikoaren Estatuko Hitzarmena aplikatuta, prekaritate egoeran zeuden, soldata eskasekin eta urteko lanaldi luzeekin.

Atzo lehen greba eguna egin zuten eta jarraipen zabala lortu zuen. Beste bi greba deialdi zeuden: ostegunerako eta ostiralerako, baina aurreakordioa lortu dute: azken urteetan galdutako erosahalmena berreskuratzea KPI araberako soldtaa igoerekin, besteak beste. ELAk aurreakordioa positiboki baloratzen du.