Gipuzkoako eraikuntza
Aurrepausuak izan dira, baina ez sinatzeko nahikoak

Hilabeteak daramatzate negoziazio mahaia irekita, aurrera pausuak eman ezinik. ELAk ezinbestekotzat jotzen ditu besteak beste KPItik gorako soldata igoerak, lanaldi murrizketa eta azpikontratazioan dagoen prekarietateari aurre egiteko subrogazio eskubidea. Baina patronalak KPIko soldata igoerak bakarrik proposatu ditu orain arte. Gainerako edukiei atea itxiz.
Gaur burutu den bileran, patronalak ELAren eskaeretako hirutan sartu nahi izan du: Enpresetan euskara planak negoziatzeko aukeran, LGTBI kolektiboarentzat eskubideetan eta jazarpen protokoloan.
ELAk dioenez, orain testuak aztertzea tokatzen zaie, baina gai hauek oso garrantzitsuak dira gizarte eredu berri bat sortzeko bidean.
Hala ere, azpirmarratu du, akordio posible batetik oso urrun daudela oraindik. KPItik gorako soldata igoerak erabat egingarria direlako eta lanaldi murrizketa bezalako edukiak falta direlako.
Azken hilabeteetan mobilizazio ezberdinak egin dituzte eta argi utzi dute bide horretan jarraituko dutela.
Hurrengo bilera maiatzaren 27rako jarri dute.